A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BASAMORTUKO BIDEA
|
GARRAIO PUBLIKOETAN GALDUTAKO AUKERAK Ivan Igartua , 2006
Autobusaren bazter batean zihoan. Barruan ez zen jende askorik. Ondoan eseri eta neraman liburua ireki nuen. Irribarre baten distira heldu zitzaidan albotik. Neska liburu bera irakurtzen ari zen. Ez nion ezer esan, kasualitate hutsak iruzkinik mereziko ez balu bezala. Handik hamar bat minutura jaitsi zen zentroko geltokian. Atzera begiratuko zuelako itxaropen hutsalak hartu ninduen hura kaleetan barrena desagertu zen arte. Urteak igaro dira konturatu naizenerako. Liburua etxean daukat. Neska, ez.
© Ivan Igartua |
|