A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI
      (2002)

USTEZ LATIN OVIDIARREZ, IZATEZ LATIN KASKARREZ
      (2002)

HILKORRA EZ BANINTZ
      (2002)

GURE IZENA DAKIEN HERDOILAK
      (2002)

INSPIRAZIOA
      (2005)

UDAMIN
      (2005)

GOIZALDEA
      (2005)

AP XII, 8
      (2005)

ERREPIKA, ERRITMOA, ERRITUA
      (2022)

OINAZEAREN BARIAZIOAK


      (2022)

BERTSO-LERROAK NEURTZEAZ
      (2022)

SINEKDOKEA
      (2022)

SAUTRELA
      (2022)

  literaturaren zubitegia  

 

POETA MAITEA BERRIRO EZ IKUSTEAREN IZU DA

        Angel Erro , 2022

 

 

Zutaz galdetu diot usoari

eta nabaritu dit maitasuna.

Usoek ez dute guk maitatzea

maite, eta ez dit egia esan.

Zuk ere nitaz galdetzen duzula

ez dit esan. Ezin dut, beraz, jakin,

ezin duzu jakin elkarren berri

(barkatu esaldi gaizki egina,

haserreak itsusten dit euskara),

eta mundua bidezko ez denez,

ez denez Justizia zertan gailen,

ez dugu berriz elkar topatuko

edo auskalo zer gertatuko den

Jaunaren bide ez-dakit-zer-etan.

 

© Angel Erro    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko