A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ORAIN HILAK DITUGU
      (2015)

EZ NAZAZU BEGIRATU
      (2015)

EHUN METRO
      (2015)

BEDEINKATUA
      (2015)

DEKORATUA
      (2015)

PERLA
      (2015)

KATUAREN ILEAK
      (2015)

HITZ HORIEK
      (2015)

BANDERA ZURIA
      (2015)

  literaturaren zubitegia  

 

IHESI II

        Karmele Jaio , 2015

 

 

Armairuko

ateen artean

harrapatuta geratu den

alkandoraren eskumuturra

naiz.

 

Edalontziak

gainez egiteko

behar zuen

ur tanta

naiz.

 

Txikitan abesbatzan

eta nagusitan manifestazioan

play back

egiten duen

aho antzezlea

naiz.

 

Langile auzo bateko leihotik

urrunean dauden

mendi arrotzei

begira dagoen

neskatila

naiz.

 

Zahar etxeko

sute eskaileratik

bihotza danbadaka

ihesi doan atsoa

naiz.

 

© Karmele Jaio    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko