Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ORAIN HILAK DITUGU
(2015)
IHESI II
(2015)
EZ NAZAZU BEGIRATU
(2015)
EHUN METRO
(2015)
DEKORATUA
(2015)
PERLA
(2015)
KATUAREN ILEAK
(2015)
HITZ HORIEK
(2015)
BANDERA ZURIA
(2015)
BEDEINKATUA
Karmele Jaio , 2015
Izter artean
taupaka duzun
bihotz txikia
atzamarrekin
laztantzeko gogoari
eusten diozunean.
Beste emakume baten
bularra miazkatzeko ametsa
burutik berehala uxatzeko urgentzia
sentitzen duzunean.
Zure senarra ez den
beste baten zakilaren gogoa
eztul bortitz batekin
itotzen duzunean.
Orduan
bedeinkatua zara zu
andre guztien artean.
Orduan
esazu hitz bat
eta sendatuko naiz.
© Karmele Jaio