A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ORAIN HILAK DITUGU
      (2015)

IHESI II
      (2015)

EZ NAZAZU BEGIRATU
      (2015)

EHUN METRO
      (2015)

BEDEINKATUA
      (2015)

DEKORATUA
      (2015)

KATUAREN ILEAK
      (2015)

HITZ HORIEK
      (2015)

BANDERA ZURIA
      (2015)

  literaturaren zubitegia  

 

PERLA

        Karmele Jaio , 2015

 

 

Beherago, bai, hortxe,

ez, hor ez, beherago,

hortxe duzu perla, bai,

ia aurkitu duzu.

Hortik ez, ezkerrera,

ez, eskuinera pixka bat.

Aurkituko duzu, ala?

Hor duzu perla.

Ez duzu haren taupada entzuten?

Danbaka ari da,

danbaka ari naiz.

Ez duzu askorik egin behar,

ukitu

laztandu

miazkatu

nahi duzuna,

gerturatu,

nik eztanda egingo dut

prest nago

prest naukazu

garrasi egingo dut

begiak indarrez itxiko ditut,

eta ai ama esango dut

ai ama

ai ama

hainbat aldiz,

ahalik eta ozenen

egingo dut garrasi

estaltzeko

ahazteko

nire burutik

ezabatzeko behingoz

auzokideak laster

botako dituen oihuak,

paretaren kontra

entzungo diren danbak,

haren senarra mozkorturik

heltzen denean.

 

© Karmele Jaio    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko