Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAZTEEN BATZARRAK
(1896)
GIZON BAKARTSUA
(1896)
EUSKALDUN BAT
(1896)
SUR BATERI
(1896)
MUNDUA BILOIZIK
(1896)
MUNDAKAKO EMAKUMEA
Eusebio Maria Azkue , 1896
Mundakako emakumie neskatxa gaztea
edo ehulea izaten da edo joskilea:
ezkonduten danean ez da bestegaiti
ezpada herriz kanpora ibilteagaiti.
Bigarren dei-unean neskeak behar dau
hamaiketakoagaz auzoak konbidau:
ezkondu ta arrats-deian edaten ardaoa
senar ta lagunakaz kateara doa.
Urteten dabenean gizonak ontzira
emazteak etxean geldituko ez dira:
egoteko gizonen kamaina ganetan
lagun zintzoakaiti beti esamesetan.
Katua dirudie kezkan saguagaz,
marineroen andrak eskatz-maisuagaz:
ez da egoten gaixoa bornuan geldirik
ez deutselako isten jasoten begirik.
Domekea etorten da, ai ze pozgarria!
Bira bat egiteko ikusten herria:
denda-zulo batera gizonagaz doa,
berak legez hartuten hamaiketakoa.
Sartzen dira eguerdian ostatu lohi baten
irabaziko dana jaten eta edaten:
emazteak ez dauko gasturik gogoan
arte-arte gizonak daroa lepoan.
Ez dau burua pozik gizonak ikusten
barrati urten artean itsasoak hausten
bihurtuten da andrea etxera negarrez
auzoen ardurea seindun ete danez.
Bermeotar eulea Mundakara doa
salduten ehuna zabal kana betekoa:
Mundakatar andreak bera ehulea izanik
erosten dau ehuna ezer lotsa barik.
Goizean joaten da bizkor eleizara
mezea entzunda gero auzoko dendara:
han entzuten dabena gehituta esaten dau
bat baino ez dan gauzea bihurtuten da lau.
Arto igartuan urun anega batean
azokan sartuten da zazpigaz partean:
dirua horniduteko darabilez lorrak
gedar eta burrukak eta iraun gogorrak.
Hamaiketan artoa daroa labara
barria atrapetan asko doaz hara;
guzurra eregi barik Mundakako herrian
ez deutse inori itxiko laban da iturrian.
Gizona dago laster Habanara heltzeko
ta andrea dago pozik tunan ibilteko:
entzuten dabenean heldu dalakoa,
dino: Ai Andra Mari Muruetakoa!
Orduan da etxandra kapitanesea;
ontziko andrakaz dauko beterik etxea:
beragaz egun baten goizean goizeti
doa aldra guztia Portuondo ganeti.
Eskinia beteta datoz iluntzean
baina ez dagoz pozik eskini batean:
Gaztelugatx, Natxitu, Akorda ta Alminka
inontzat itxi barik ahaiztuta Gernika.
Mundakan bizi dira halan itsasandrak
baina korreo batek dakaz barri txarrak:
hil direala Habanan ugari lagunak
eta amaituten jakez pozgarrizko egunak.
Alargun beti, bauke lutua soinean,
negarra begian ta sarri bihotzean.
Andra bakarra dago argitan ilunik
ez badauko munduan bizitza-lagunik.
© Eusebio Maria Azkue