A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAZTEEN BATZARRAK
|
EUSKALDUN BAT Eusebio Maria Azkue , 1896
Hemen nago ni tristea galduta eskubidea kartzela baten alak esaten daukadazanak ugari neure gogo larriari.
Neure lehenengoko argia zan euskaldun eguzkia Ama maitea zan emaztea gizon behargin ta onena herrian zan ziritzoena.
Ume nintzaneko egunak danak alkarren lagunak joan zirean euren bidean beti-betiko lekura ez etorteko mundura.
Hamar urte neukazala jakin zan Errege hil zala enekian nik hasiko zanik hagaiti guda-kezkea, ez gitxi zer zan gudea.
Hasi zan ordu txarrean herritar hutsen artean: erbestekoak euren asmoak eukezan gu sututeko ta herria zapalduteko.
Hamaika orduko euskaldun neuk nebazanak ezagun gazte zintzoak ta errubakoak gurasoentzat galdu dira! Ta herriak?... zorren azpira.
Egon leitela bakeau baso-mutilen artean aita ibili zan Lartaunen gisan beti guztien aurreti, zauri barik baina ez beti.
Apurtuta istar hazurra jo eban behin atzerantz lurra; eta harrak jaten berezi baten kristinau legez hil zan ta umezurtz gelditu nintzan.
Noizbait egin zan bakea bake lotsari bagea baina Ingalaterrak halango gerrak badoguz Jaunak emonik, ez dau eukiko gizonik.
Ai Ama triste neurea! Non zan laguna zeurea? Galdu zenduan baina munduan daukazu seme kutuna izatea zor deutsuna.
Hamazazpi urte daukadaz gorputz ta osasun onagaz ta itxasoetan gaur ontzietan irabazten da gehiago eta aberastu lehenago.
Heldu zan laster eguna neure amantzat iluna zeinen goizean joan ginean euskaldun portu batera ontzi bat bilatutera.
Fragata eder bat egoan Habanarako gogoan: ontzirau nintzan morroian gisan, ta berrogei egunean Habanara heldu ginean.
Ontzien armadoreak bizkaitar gizon nobleak euren etxean almazenean kapitanen esanagaz hartu nenduan pozagaz.
Habanan neukan bizia zan amak irakatsia: goizean jagi, ez belu ez nagi mezea entzun ta gosaldu gero lekua zabaldu.
Izena hartuta bertati joan nintzan Habanati salgeiagaz ta ugazabagaz batera Veracruzera beste etxe bat imintera.
Itxi nenduan bakarrik ta eneukan ekandu txarrik mutil gazteak ezik bageak neu lez burua ikusi lei irabazten ehuneko ogei.
Ez nintzan amagaz ahaiztu, ez inok hori sinistu; ehun ogerleko lehenengo urteko azkana hain laster heldu zan etxera agindu nebazan.
Gero boskarren urtean ez neban inor artean, etxeko kutxan dirua bazan eta sarritan amari bialdu neutsan ugari.
Egoten ginean sarri euskaldunak guztiz larri: heldu zirean ordu txarrean Cuernabaca-ko malantzak, Espaņolentzat garratzak.
Bariaku gau batean heldu jatazan atean soldadu batzuk, igonda zeintzuk lotu nenduan sokakin dedarrez: «Muera el Gachupin».
Ordurik hona kartzelan bizi naz ez dakit zelan: sarri ta askotan daukat gogotan kendu baleuste bizia hain daukat bizi larria!
Espainiako Konsulak alper daukaz gure ardurak, Mexikon ez dau ezer alkantzau hain dauke Espaina gitsitzat ze euren buruak handitzat.
Neure ama biotzekoa! Non dozu orain Jaungoikoa, alkantzetako semeantzako zeuk euki zendun indarra hil jatzunean senarra?
© Eusebio Maria Azkue |
|