A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAZTEEN BATZARRAK
|
MUNDUA BILOIZIK Eusebio Maria Azkue , 1896
Gaitz da ezagututea barruti gizonak deungen deungenak daukez mihin gozo ta onak. Munduan biziteko bata besteagaz gizon guztiak dabiltz mozorro banagaz.
Gizonak gaur gehienak bakoitza bi dira agertuten ez jake barrua arpegira: baleuke leiho bana eta argi barruak gizonak litzatekez munduko aingeruak.
Haginakaz jatorko borreroen garra eta zatituten dau bere amen bularra. Mutiletan etxeko ta auzoko piztiak hilteko egiten dituz ahalegin guztiak.
Beti dabiltz burruka nebak eta arrebak eta etxean ereiten negar ta atsakabak gudan joaten bada hasten da suturik nortzuk ez dakizanak kentzeko mundutik.
Gudea, gizon deungak mundura ekarria belu sendotuten dau munduko zauria: lehenengoa imini eban Luzifer okerrak eta beste guztiak deungak eta alperrak.
Ibili ez arren beti munduan gudea ez da hagaiti gizona izaten hobea: hogei urte baino lehen neskatxa zoroak ahaiztu eragiten deutsez bere gurasoak.
Ez dau mutila egiten hobea ezkontzeak guzurrez jantzitzen dau orduan lotseak. Bera deungea izanda ona irudituteko guzur hazi atsitua prest dago ereiteko.
Ikusi eizuz gizon bi alkarren besoti barreka, irudi baten pozik ta gogoti: benetako barreak batenak ez dira gogoka dagoz zelan alkar bota azpira.
Ikusi eizu gizon bat eleizan sarturik belaunak lurrean ta begiak baturik... Ez da santua izanda eleizan egoten ezpada andra bateri karta bat emoten.
Ikusi eizu gizon bat, eta zer gizona! Parisen eta Londresen ikasten egona: da gizon jakintsua ta arpegi garbia fede santua bako kristinau barria.
Ikusi eizu gizon bat, bada ondo ikusi lei kenduten dituzana ehuneko berrogei karidadeagaiti beti dago emola kenduteko asmuagaz pobreai odola.
Ikusi eizuz lau gizon matraila gorriak zeintzuk orain sei urte eukezan zorriak: orain dagoz etxeak ta ortuak eginik baina euren lapurretak autortu ezinik.
Ikusi eizu gizon bat geu legez jaio zana eta euskalduna entzunda lotsatuten dana: hau ez ahal zan aurkitu Hernani ganean euskeraz ingelesa puskatu zanean.
Ikusi eizu gizon bat sarri mozkorturik eta inoiz ez ziskuan bat bere dirudik: ez da Alkate ez Jueza hain gizon abila gizon handiago da... herriko Alguazila.
Honek lango gizonak topetan dira aurrez menpetuka daukenak mundua negarrez. Mihina dauke dontsua, bihotza deungea, berritsuak saria ta isilak nekea.
© Eusebio Maria Azkue |
|