A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GIZON BAKARTSUA
|
GAZTEEN BATZARRAK Eusebio Maria Azkue , 1896
Neska-mutilak ibilten dira gauean isil-ostuka eskuetatik alkar hartuta amodioan burruka: eztot nahi, badot nahi, neskeak dino bai; noizik beinean mosuka.
Erromerian ilun antzera batuten dira bitzuak zelan dabiltzan euren ezpanak eztabe ikusten itsuak... eztakit, badakit, ikusi dodaz nik; ezpan gauaz barritsuak.
Gaubela baten dagozanean, oilarrak kantau ezkero, udabarrian txoriak legez jente gaztea da bero: ezta halan, bada halan, gaztea gaubelan atsoak ihes da gero.
Estegura da lagun gazteak eroatea zerura gauza guztiak etorten jakez orduan berez eskura: eztaukat, badaukat, bakarrik egun bat neuk igaro ta gogora.
Promesak dira gazteentzako eztia legez gozoak; gizon eginik dabiltz mutilak, eta andra neska zoroak... zorotan, erotan, jazoten da askotan mustur-joka mutilkoak.
Santa Ageda bere egunaurrean da gazteen adiskidea; gau ilunean emoten deutse berba egiteko bidea... ez kantau, bai kantau, ona da lukainkau ha da gau gaztezalea!
Aratustetan dabiltz neskatxak eta mutilak suturik, goiz da arratsalde beste antz bategaz euren lotsea galdurik... batean, bestean zortziretartean eginda legez bururik.
Donian goizez gazte zoroak, estaldu barik izarrak, doaz garitzan iruntza hartuten eta batuten bedarrak: tsantsetan, benetan, Donian goizetan pozik dabiltzaz goiztarrak.
Gabon gauean besoetati dabiltz mutilak neskakaz buruak bero begiak ero eta burruka surrakaz... atzera, ta aurrera, egunak etxera loguraz beterik dakaz.
© Eusebio Maria Azkue |
|