A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GAZTEEN BATZARRAK
      (1896)

GIZON BAKARTSUA
      (1896)

EUSKALDUN BAT
      (1896)

MUNDAKAKO EMAKUMEA
      (1896)

SUR BATERI
      (1896)

  literaturaren zubitegia  

 

MUNDUA BILOIZIK

        Eusebio Maria Azkue , 1896

 

 

Gaitz da ezagututea barruti gizonak

deungen deungenak daukez mihin gozo ta onak.

Munduan biziteko bata besteagaz

gizon guztiak dabiltz mozorro banagaz.

 

Gizonak gaur gehienak bakoitza bi dira

agertuten ez jake barrua arpegira:

baleuke leiho bana eta argi barruak

gizonak litzatekez munduko aingeruak.

 

Haginakaz jatorko borreroen garra

eta zatituten dau bere amen bularra.

Mutiletan etxeko ta auzoko piztiak

hilteko egiten dituz ahalegin guztiak.

 

Beti dabiltz burruka nebak eta arrebak

eta etxean ereiten negar ta atsakabak

gudan joaten bada hasten da suturik

nortzuk ez dakizanak kentzeko mundutik.

 

Gudea, gizon deungak mundura ekarria

belu sendotuten dau munduko zauria:

lehenengoa imini eban Luzifer okerrak

eta beste guztiak deungak eta alperrak.

 

Ibili ez arren beti munduan gudea

ez da hagaiti gizona izaten hobea:

hogei urte baino lehen neskatxa zoroak

ahaiztu eragiten deutsez bere gurasoak.

 

Ez dau mutila egiten hobea ezkontzeak

guzurrez jantzitzen dau orduan lotseak.

Bera deungea izanda ona irudituteko

guzur hazi atsitua prest dago ereiteko.

 

Ikusi eizuz gizon bi alkarren besoti

barreka, irudi baten pozik ta gogoti:

benetako barreak batenak ez dira

gogoka dagoz zelan alkar bota azpira.

 

Ikusi eizu gizon bat eleizan sarturik

belaunak lurrean ta begiak baturik...

Ez da santua izanda eleizan egoten

ezpada andra bateri karta bat emoten.

 

Ikusi eizu gizon bat, eta zer gizona!

Parisen eta Londresen ikasten egona:

da gizon jakintsua ta arpegi garbia

fede santua bako kristinau barria.

 

Ikusi eizu gizon bat, bada ondo ikusi lei

kenduten dituzana ehuneko berrogei

karidadeagaiti beti dago emola

kenduteko asmuagaz pobreai odola.

 

Ikusi eizuz lau gizon matraila gorriak

zeintzuk orain sei urte eukezan zorriak:

orain dagoz etxeak ta ortuak eginik

baina euren lapurretak autortu ezinik.

 

Ikusi eizu gizon bat geu legez jaio zana

eta euskalduna entzunda lotsatuten dana:

hau ez ahal zan aurkitu Hernani ganean

euskeraz ingelesa puskatu zanean.

 

Ikusi eizu gizon bat sarri mozkorturik

eta inoiz ez ziskuan bat bere dirudik:

ez da Alkate ez Jueza hain gizon abila

gizon handiago da... herriko Alguazila.

 

Honek lango gizonak topetan dira aurrez

menpetuka daukenak mundua negarrez.

Mihina dauke dontsua, bihotza deungea,

berritsuak saria ta isilak nekea.

 

© Eusebio Maria Azkue    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko