A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAZTEEN BATZARRAK
|
MUNDAKAKO EMAKUMEA Eusebio Maria Azkue , 1896
Mundakako emakumie neskatxa gaztea edo ehulea izaten da edo joskilea: ezkonduten danean ez da bestegaiti ezpada herriz kanpora ibilteagaiti.
Bigarren dei-unean neskeak behar dau hamaiketakoagaz auzoak konbidau: ezkondu ta arrats-deian edaten ardaoa senar ta lagunakaz kateara doa.
Urteten dabenean gizonak ontzira emazteak etxean geldituko ez dira: egoteko gizonen kamaina ganetan lagun zintzoakaiti beti esamesetan.
Katua dirudie kezkan saguagaz, marineroen andrak eskatz-maisuagaz: ez da egoten gaixoa bornuan geldirik ez deutselako isten jasoten begirik.
Domekea etorten da, ai ze pozgarria! Bira bat egiteko ikusten herria: denda-zulo batera gizonagaz doa, berak legez hartuten hamaiketakoa.
Sartzen dira eguerdian ostatu lohi baten irabaziko dana jaten eta edaten: emazteak ez dauko gasturik gogoan arte-arte gizonak daroa lepoan.
Ez dau burua pozik gizonak ikusten barrati urten artean itsasoak hausten bihurtuten da andrea etxera negarrez auzoen ardurea seindun ete danez.
Bermeotar eulea Mundakara doa salduten ehuna zabal kana betekoa: Mundakatar andreak bera ehulea izanik erosten dau ehuna ezer lotsa barik.
Goizean joaten da bizkor eleizara mezea entzunda gero auzoko dendara: han entzuten dabena gehituta esaten dau bat baino ez dan gauzea bihurtuten da lau.
Arto igartuan urun anega batean azokan sartuten da zazpigaz partean: dirua horniduteko darabilez lorrak gedar eta burrukak eta iraun gogorrak.
Hamaiketan artoa daroa labara barria atrapetan asko doaz hara; guzurra eregi barik Mundakako herrian ez deutse inori itxiko laban da iturrian.
Gizona dago laster Habanara heltzeko ta andrea dago pozik tunan ibilteko: entzuten dabenean heldu dalakoa, dino: Ai Andra Mari Muruetakoa!
Orduan da etxandra kapitanesea; ontziko andrakaz dauko beterik etxea: beragaz egun baten goizean goizeti doa aldra guztia Portuondo ganeti.
Eskinia beteta datoz iluntzean baina ez dagoz pozik eskini batean: Gaztelugatx, Natxitu, Akorda ta Alminka inontzat itxi barik ahaiztuta Gernika.
Mundakan bizi dira halan itsasandrak baina korreo batek dakaz barri txarrak: hil direala Habanan ugari lagunak eta amaituten jakez pozgarrizko egunak.
Alargun beti, bauke lutua soinean, negarra begian ta sarri bihotzean. Andra bakarra dago argitan ilunik ez badauko munduan bizitza-lagunik.
© Eusebio Maria Azkue |
|