A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
KARLISTEN PANPARROIKERIAZ
|
LUTXI Serafin Baroja , 1875
Adi nazazu, Lutxi, Baina ez haserratu: Lau gora-behera, zenbat Nobio dituzu?
Gutxienaz berrogei, Ez zazula ukatu, Begi polit hoiekin Zein ez zuk babatu?
Josteko lagun bati Besoa emanez, Alferez bat ondotik Biak eramanez, Merkatuko plazatik Zihoazten farrez: Ez zebiltzan haserre Han ikusten zanez.
Ez zinan ez iritsi Bakarrik etxera: Batek lagundu dizu Etxeko kalera, Beste batekin gero Joan zera atera, Eta ez dezu inor gabe Igo eskailera.
Artsaldean ikusi Zaitut Zurriolan. Inoiz ez det hain klaro Ezagutu, nola han, Zenbat enamoratu Dituzun kaiolan. Ez nituen kontatu, Kontatu! Nahiko lan!
Igandean etxetik Zinanean irten, Mutil bixar gorri bat Zeramazun kirten. Entzun zenuen gero Meza San Bizenten, Eta bik, baten partez, Segitu zizuten.
Bazkalaurreko meza Bukatu zanean Ur bedinkatu ondotik Pasa zinanean, Zure esku polita Busti beharrean, Norbaitek dizu epeldu Han jende tartean.
Enpleatu batekin Leihotik leihora, Hari bat ibiliaz Behera eta gora, Paper buxtan bat dezu Eraman kolkora, Bidalduaz haritik Beste bat auzora.
Arratsean... —Aski da!— Esan zidan eze Lutxik begiratuaz Nahi ta nahi ez triste: "Askoren nahitasunak Ez nau inoiz bete, Nik maite det bat, eta Berak ez nau maite"
© Serafin Baroja |
|