A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
LUTXI
|
KARLISTEN PANPARROIKERIAZ Serafin Baroja , 1874
Mendian gora, basoan jira ezin kalera jetxirik hemendik itzul handik igesi basahuntzen gisa bizirik horra karlistak non nola diran badiozute inbiririk.
Karlistak ditek gauza bat txarra: kausa izatea zaharra beren kanoiak, jende naparra orain daukaten afarra ume legunen bekokientzat bihurtuko dek adarra.
Arbol zaharraren sustrai galduak ez dik emango zumoa tximinirako nahiz izan ona ukatuko dik frutoa Karlos bezela lizundutua zegok bere partidoa.
Zazpi sakristau, hamabi alper hogei basarritar babo, Jauregi buru, Santa Kruz gero azkenik berriz Otxabo, erlijiua aitatu ezkero basarritarrak akabo!
Hauek ditugu erlijioko horma berriko santuak, Euskal Erriak heldutzen ditu horlako apostoluak, horra por nobis esan ezkero lerdekan mandamentuak.
Auzokoakin panpantxo dira handik dakarte guzia haiek txinguka, karlistak berriz zintzilika miseria beti honela juntatu ziran gosea eta egarria.
Karlistak orain dira panparroi, ustez badira gainean segi mutilak, moteldu gabe ea datorren urtean zuen errege sartzen ote dan Madriko ukuilu batean.
Zeinek pensatu, zeinek sinistu gure baserri jendeak denbora gutxi barrun dirala markesak eta kondeak! Liberal gaizto mordo batzuek izango gera pobreak.
Napar karlistak esanagatik usteltxoak zeratela, guk badakigu berdin zer finak zankuak dituzutela; berritsu hoiek despreziatuta bete zazute sakela.
Gure egunetan, beti bezela libertadien doaiak garaituko 'itu, desegingo 'itu illuntasunen hodoiak, lurperatuaz euskaldun txarren bihotz faltsuen pozoiak.
© Serafin Baroja |
|