A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
KARLISTEN PANPARROIKERIAZ
|
LOIOLAN Serafin Baroja , XIX. mendea
Dizdiz eguna berde mendia ikusgarria zera ederren urdintasuna!
Jantzi ta apainez eginik gala Paseoa dala jai lehenengoen guzien gainez.
Zer ibilera! Presaka janaz zipoka edanaz guziak goaz Loiola aldera.
Mordoska jendez ibai bidea damatxo ederrez ta galai finez dena betea.
Oihu ta algara segi bidean ta galdetzean nora zoazte? -Gu, Loiolara!
Artsalde epelan goitik beheti jendea beti kotxean, oinez edo txanelan.
Bere txortenan lore gozoak atzo jaioak loreak ere bihotz barrenan.
Loiolan gera zer alegria! Mundu guzia banatutzen da merendatzera.
Hauek muinoan haiek zelaian lur edo mahaian ta Urumearen bazter ondoan.
Ta jan ta gero irrits ta dantza edo eskudantza quiz la polka, quiz el bolero.
Harturik txanda nehin danbolina bada dantz fina plazan erdian herriko banda.
Oraindik korrika nahi dan fortuna: hemen ttunttuna hor txarrabeta ta han filarmonika.
Saltzaile pilak gehitatikan eskainirikan hemen opilak han erroskilak.
Arrats ordua fresko samarra ilunabarra aurrerantzean da haserretua.
Birigarrua zuhaitzen goian igela idoian biak esanaz beren kantua.
Bai ere oilarrak... adi zazute: zer esan dute? Etorri bihar, donostiarrak.
© Serafin Baroja |
|