A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
DANTZA ZUK ERE
|
ADIXKIDE IXILA Peio Jorajuria , 2008
Adiskide baten ezagutza egin dut aspaldian nere ondoan bizi dena betidanik funtsean bainan oraino ezagutzen ez nuena hain da ixila eta ez du aurpegirik edo mila aurpegi ditu eguneroko adiskide zintzo nere urratsetan gidari ilunean argi xendra itsuetan makil bide galduetan harri xuri beti hor beharretan nagolarik nere zai beharretan ez nagolarik ere (balin bada horrelako memento arradorik) zorion garaietan ixilik poza bihotzean amodiozko jantzitan zoritxarretan leial zurkatxa iduri zama pisuenak jasaiteko nerekin uztartzen naiten baikor naiten ezkor sinesgogor mokor okerkerietan murgilkor beti daukat hor gaindikor... Euskara hutsezko funtsezko izenik ez diot ezagutzen da Horeb mendian agertu zen "Izango naizena naiz"-en iduria lagun hori dut Probidentzia.
© Peio Jorajuria |
|