A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ADIXKIDE IXILA
|
DANTZA ZUK ERE Peio Jorajuria , 2008
Dantza zuk ere Dantza gurekin Dantza gogotik eta dantza airoski.
Euskal Herriko seme eta alaba zintzo Besta alai huntan gaur irria da mintzo Denak elgarrekilan gaiten hemen liberti Bazterrerat utzirik penak eta guzti. Aupa mutil, aupa neskatil Zato, plaza huntarat hurbil Eskuz-esku alaiki ibil Denak dantzan pil-pil!
Mendi ta oihanetan nasaiki da ezkurra Langabetuen platan bakarrik hexurra Mintzalari handiek zoin luzea sudurra Politikeroetan nagusi gezurra. Bainan gu ez gira ez beldur Geroa gurea da, segur! Adixkide, ez egon uzkur Dantza huni, agur!
Orriako gudukan entzun zen irrintzina Mendez-mende jin zaiku haren oihartzuna Dezagun oihukatu: gora askatasuna! Ortzadarrez beztitu euskal ikurriņa. Bihotza dugu alegera Salbatuko dugu euskera Arnotik ez edan sobera Ta dantza batera.
Tjibaou-ren ildotik, kanakiarrak libre Paris'ko jaunttoentzat, frantses omen dire Bretainian, Korsikan, Euskal Herrian ere Gure eskubidetan ez eman amore. Guadalupe edo Kanaki Bizi ditela, bai, libroki Nausien estekak ebaki Baidiogu: aski!
© Peio Jorajuria |
|