
Egile berarenak: DENA HAIN ERRAZA IZANEN BALITZ BEZALA (2002)
JUDASEN ARBOLA (2002)
LERRO BERDEA II (2004)
BEHARBADA, SEGUR ASKI (2004)
AUTOBIOGRAFIA (2010)
VILLAVESAN (2010)
LAU ARDO KOPA (2010)
BLUES ARINA (2010)
|
|

MUNDUAN EZ ZAUDELA
Edu Zelaieta , 2010
Nire maitearen barrenak urratuko dituzu odoletan. Zenbait egunez, jota utziko duzu ospitaleko ohe batean nik gehien maite dudan emakumea. Jendeak, hala ere, zu ikusteagatik ilara eginen du. Eta opari ederrak jasoko dituzu.
Geroxeago, errukir¡k gabe, maitearen maitea ebatsiko didazu. Jelosien ezt¡an dasta eginen dut aita onaren itxurapean. Gau eta egun zuri beha egonen gara. Beldurka, batzuetan, ez ote za¡tuen haize gaizto fin batek harrapatu. Begi marro¡ horiek ez dute betikoak ematen.
Halako batean, b¡ hankatan zutitzea erabakiko duzu, lau hankako proben ondotik. Gure bertikaltasunen jabe eginen zara, Silvia Plath bazter utzita. Ttirriki-ttarraka eta ttipi-ttapa, hasieran; lasterka eta jauzika, gero.
Neure maitearen maitea ebatsi ondoan, maitatzeko ahalmena ere bahituko didazu kutxa giltzatu batean. Eta, neure-neurea zarela sentitzen dudan egunean, arrotz bat etorriko da gurera --bildotsaren ipuinean otsoa bezala-- eta betiko eramanen zaitu.
Zauri erauntsiak zabalduko dira ene baitan orduan. Maite nuenaren maitea ebatsiko didate bigarren aldiz. Oraindik munduan ez zaudela, utzidazu zu gorrotatzen, laztana. Zuregatik bizitza osoa entregatu baino lehen.
© Edu Zelaieta
|
|