A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
DENA HAIN ERRAZA IZANEN BALITZ BEZALA
|
BEHARBADA, SEGUR ASKI Edu Zelaieta , 2004
Beharbada oraindik ez dituzu zure seme-alabak ezagutzen, ez eta hamabi urteren buruan bizia salbatuko dizun laguna ere. Beharbada ez duzu seme-alabarik izanen. Beharbada atzo pozarren ikusi zenuen umetxoak labankadaz josiko du bere bikotea 2027an.
Segur aski heldu den astean berean ezagutuko duzu egunen batean sos batzuengatik salduko zaituen adiskidea, hagitz une berezian sostengua emanen dizuna, arras mozkorturik gidatzeagatik lankide baten bortz urteko mutikoa harrapatuko duena.
Segur aski atzo mutur beltza eskaini zizun emakume xaloari noizbait ebatsitako bizipoza itzuliko diote hiru urteren buruan.
Non ote dautza oraindik ezagutu gabeko momentuak?
© Edu Zelaieta |
|