ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

DENA HAIN ERRAZA IZANEN BALITZ BEZALA
      (2002)

JUDASEN ARBOLA
      (2002)

LERRO BERDEA II
      (2004)

BEHARBADA, SEGUR ASKI
      (2004)

AUTOBIOGRAFIA
      (2010)

VILLAVESAN
      (2010)

BLUES ARINA
      (2010)

MUNDUAN EZ ZAUDELA
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

LAU ARDO KOPA

        Edu Zelaieta , 2010

 

 

Larunbat eguerdia zen, udazkena.
Lau ardo kopa erosiak zituen
erdialdeko bazar txinatar batean.
Ez zuen lehenbiziko aldia hara joaten:
xie-xie esaten ere ongi ikasia zuen.

 

Etxe aldera jo zuen
ia presaka bezala.
Bere maiteñoari --neska ala mutila, zeuk aukeratu--
opari erromantikoa egin nahi zion:
sukaldeko mahaiari ospakizunetarako linge basquea jantzi
eta egongelan paratu zuen.
Egongelaren erdi-erdian ez zuen, bada, eguneroko
sukaldeko mahaia ematen.

 

Txinatarrei erositako lau kopak
txinerazko egunkari baten orriekin bilduak zizkiotela
jabetu zen orduan.
Ardo kopak harraskan utzi eta
egunkari arrotzari erreparatu zion.
Sentsazio arraro bat ibili zitzaion bizkarrezurrean.

Ez zuen fitsik ulertzen,
xie-xie esaten ongi ikasia bazuen ere.
Egunkariak zekartzan argazkiek, ordea,
ez zuten zalantzarako zirrikiturik uzten:
kirolak (futbola)
kontaktuen saila (neska erdi biluziak agerian)
zinema (filmen kartelera)
bidaia agentzia baten iragarkia (irla urdin bat)
modari buruzko erreportajeak (futbolariak eta neska erdi biluziak agerian)
musikari batzuk sari inportante bat jasotzen
edo musikari inportante batzuk sari bat jasotzen
(argazkien begiratuta ez da dudarik)
futbolariez eta neska erdi biluziz beteriko irla urdin bat.

 

Larunbat eguerdia zen
--udazkena ala udaberria, zeuk aukeratu--.
Bere maiteñoa etxera iritsi gabe zegoen artean.
Lau ardo kopa metalezko harraska hotzean.

 

© Edu Zelaieta    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa