A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
DENA HAIN ERRAZA IZANEN BALITZ BEZALA
|
JUDASEN ARBOLA Edu Zelaieta , 2002
Bihotz itxurako hostogalkorrak. Idurizko amodio-zuhaitza: Bertan egingo nuke lepo Maite zaitudala.
Hemen ez bazeunde, zure hutsa sumatzen dudala esan nezake.
Hemen ez bazeunde, Zu nirera etortzeko irrika Izan nezake.
Hemen ez bazeunde, Zu gabe ezin naizela bizi Aldarrika nezake.
Hemen ez bazeunde, Zure gorputza izerditan blai Desira nezake.
Hemen ez bazeunde, Hau bezalako hamaika olerki erromantiko Konposa nezake. Hemen ez bazeunde, bai.
Zeren eta orain hementxe zaude Eta ni mutu eta geldi nago, zu noiz aldenduko zain.
© Edu Zelaieta |
|