A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
PAPEREAN BILDUTA
|
HAUTSITAKO SOUVENIR BAT V Martin Bidaur , 2017
Etxea utzita harekin zer egingo ote duten beldurrez polizia autoan naramate etxea ez da eraikina etxea da norberaren espazioa maite dugun jendez eginak ditu hormak
gaurtik aurrera ez dut sekula gehiago izanen etxerik motxila honetan ez dira gurasoak kabitzen haiekin zer egingo ote duten iluntzean naramate dagoeneko inora ez doan bidean behera
kazetariek auto barrura so bihotz-gogorrak eta atzeko aulkian txaketa dardarti bat emozio huts noiztenka bidean zehar ausartzen naiz emoziotik ateratzen errepide bazterretako zuhaitz ilarak betirako ahaztuko ditudan segurtasunez
berrogeita zortzi ordu itxarongela jendetsu batean agonia haurretarik nork azkarrago egin korrika nola egin alde atea zarraturik familia dator nire bila baina familia ez da etxea dagoeneko autoan lozorro hurrengo itxarongelaraino
© Martin Bidaur |
|