A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HAUTSITAKO SOUVENIR BAT V
|
KAPITULAZIOA Martin Bidaur , 2017
Amore ematen dut kapitulazioak itzuliko didalakoan abangoardian galdutako arnasa
hizkuntza naiz bere traizio guztien posibilitateak
mintza nazaten nahi dut edo ahaztu nazatela behingoz izan nadin jendeak nahi duena baino zerbait gehiago
nola geldiarazten ote da bizitza ez bada bizitzari bide emanez erregresio bakarra ez da heriotza
sinesten al duzu badela ustekabean ezkutuan gidatzen gaituen beldurrik
grinak eta minak azaltzeko balio duen gertakari lazgarri bat
nola begiratzen ote da ingurukoen barnera bertan betiko galdu gabe gainera
behin eguzkitan erreta ba al dago itzaletara itzultzeko modurik
alderantzizko bideak eramango al nau inora
© Martin Bidaur |
|