A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HAUTSITAKO SOUVENIR BAT V
|
ZERUAREN ETA ITSASOAREN ARTEAN Martin Bidaur , 2017
Arrantza-ontziak zerumugan hogeita hamar pasa zenbatu ditzaket itsasoa arroketan lehertzen haurrak bitsari begira Salamanca pasealekua arrantza-ontziak zerumugan
lagun baten minak teilatutik salto egin du eguzkia argazki honetan sartzen lau txakur kaiko uretan jabea eskua zakarrontzian bikote bat nire hamaikagarren suizidio fantasiaren gertaleku diren harri karratuen aurka doazen olatuei so
bakarrik dabilen gizon zahar bat naiz Simone izan nahi eta Jean-Paul izatera ere iristen ez
mendi atzean betiko ezkutatzera doan eguzkiaren azken printzak memorian gordetzen ari da turista bat petrilean eserita
hildako txori bat agertu zait ametsetan
hildako baten hezur beltzetan moztutako harri karratuak
Dios perdóname tinta beltzez pintada itsasoaren eta labarraren arteko hormatxoaren goiko aldean
odolbildua dirudi eguzkiak zeruaren azalean
© Martin Bidaur |
|