A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BASAMORTUKO BIDEA
|
LEHENGOA EZ ZEN ASKI Ivan Igartua , 2006
sustancia y fundamento de nuestra libertad más allá de los límites estrechos de la muerte. Jaime Gil de Biedma
Baina ideiengatik erahiltzen duena atzetik badatorkizu kaleetan zehar eta kolokan jartzen baditu zure duintasuna eta zure libertatea, orduan ez zara ideiengatik hilko bizitza ez duzu ideien truk emango, gizatasunaren alde baizik, zeurearen eta beste guztionaren alde, ideiengatik hiltzen dutenen kontra.
Artean ere gauza anitz galdetuko dizkiozu zeure buruari, beldurraren bakardadeari eta bakardadearen beldurrari tinko aurre egin baino lehen. Lupeko hezea dastatu orduko zerbait piztuko da zure barnean argizko oroitarri gisa. Azken arnasestua ahitu aurretik dena konprenituko duzu. Izan ere, gizatasunik gabe zertarako mundu hau.
© Ivan Igartua |
|