A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAZTEAREN ERIOTZA
|
TORI NIRE EDONTZIA Iokin Zaitegi , 1934
Tori artzai-ontzi au, olerkaria! Txatxarra izan arren, abenda-odolez igortzi eta aren gogoaren atsez lurrindu baitizut nire oparia!
Aitonaren aitak asi zun arloa; oianean ezpel makila ebaki ta pitxi bailitzan landu dut poliki... Azaltzera noa gure lan asmoa.
Belarra morrozten ardia dakusgu: bildotsen pakea begi-biotzetan izaki, ordeka erdiko aitzetan exeririk aizto utsez egin dugu.
Edontzi inguruko azal-goi batean artzai-bizitzunak irarri genitun: Euzki biribila etzatera, an... urrun. Baseliz gailurra iartzen du argitan.
Urrutx makila artu eta artzai gaztea txistu ioka mendi gorantza dioa. Erpin goiak igo ta ardi erdiloa txistu zorrotz otsez itzar da maitea.
Berealakoan, bidetxigor zear, berago ikusten dan txabolara doaz ardiak. Artesi baten bereziaz batzekoak, itxi oi du ataka azkar.
Umedun ardiak etzalekurantza doaz. Be aldean, kaikua iztar arten loturik, badago artzai esne batzen: aren asmoa badoa arat-onuntza!
Irudin dagonez, batzu izuti-uzkur, bestetzu otzanak dira batzekoan. Otzanak, lepoker, ausnarka dagoan antza du, geldirik eta ipurdi-makur.
Izuak artzaiek beregana ditu, ontziratzeraino errape: iztarretik oraturik dakarz. Erro banetatik esku biaz eldu ta laixter ieixten du.
Erroberoa badator txirrioan... Batutako esnez kaikua gainezka, bits zuri arroa dula iarioka dager irarririk ontzi azalean.
Beste goialdean, bertsolari zarra, eskuan sagardo edontzia izaki, itzneurtu ederrak esanaz iarraiki. Inguruko gaztek ezpainetan parra...
Beraxego, itsaso geldiezin barna arrantzale beso-aunatuak ager. Goiznabar minean uretan lur musker dakuste: aize da-ta, yitoan txalupa.
Txopa aldean zutik lemazain sendoa, ta begiak ņir-ņir lurra ikustekoan. Begi-zimur ta ile-zuri agure izan arren, zainak lertu zorian lepoa.
Irudi guziak bizi bai bizirik ziruditen: orren ikusgarri zegon! Ontzi berriaren usaia zerion: egundo inork ez baitzun edan oraindik.
Aurten, udaberriz, buka dizut lana. Inguruko pago pertxentak orrimin, ta nire barruan biotzak neskamin... Txori bi egaka zeru garbi barna.
Ordun, zagi bizi lez biotz-azia lauskituaz, asmo eder aratzena ereika aterata, ontziaren barna ialgi dut, iduri larrosa gorria.
Barnean asmoak irakin dagio: gaineratu nitun oroipen goxoak, ipui zarren ezti eta gogo-ikarak... ardo zarren zilar aparra dario.
Ikusten dezunez, edontzi onetan eusko-bizikera eden nai izan dizut: Zure olerkien ordainez damatzut, edan zazun gogoz idatzi aurrean.
© Iokin Zaitegi |
|