A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAZTEAREN ERIOTZA
|
ALDA-EGAZTIAK Iokin Zaitegi , 1946
Arru gainak gora dator arrats-itzal, ta etxe aurretan iluna da zabal.
Bide zear beso-lagun dut gogoa, ene biotzeko emazte zintzoa.
Gaua eguzkiak omen du maitemin, iduri alargun begi-beltz atsegin.
Ilunak xaguxar beturdin taldea askatu ta argitu du nere barnea.
Gauaren ederra oial urdinetan! Urrutiko ots minak ematen dute urran.
Oskarbi izartsuak barna, alda-egazti sailak doaz, urrun-minez, ikarati.
Aien txiominak entzungarri ditut: iarri naute gora begira buruzut.
Izotz-aldeetatik igesi dioaz, egutera bila, giro obeak opaz.
Zeruan zabal da Garaikunde-ikurra, datozten erritar berrien agurra.
Goitik bera dator ego ukaldia, ezin baina, ikusi aien irudia.
Ene baitan beste aieru erne zait: egaztien ega-otsa ez da nonbait.
Txiomin eztiok eusko-olerkarien abesti goxoak agian, izanen.
Itz egakariok oraingoan ilun, eusko-olerkaria ioan baitoa urrun.
Giro obeak opaz atzerrira doa: ta bidez alaitzen ilunen gogoa.
© Iokin Zaitegi |
|