A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GAZTEAREN ERIOTZA
      (1933)

TORI NIRE EDONTZIA
      (1934)

BAKAR-BAKARRIK
      (1944)

ALDA-EGAZTIAK
      (1946)

EUSKEL KANTA ATZERRIN
      (1946)

ARGIN ZARRA
      (1952)

NERE ZEZEN TALDEA
      (1952)

ERBESTEAN ARITZA
      (1952)

NEGUAN LORE
      (1958)

NIRE BIDEAK BARNA
      (1961)

  literaturaren zubitegia  

 

AMETS URDIN

        Iokin Zaitegi , 1946

 

 

Noizik bein, ametsetan,

ugarte-bakaldun

naizela oi dirudit,

aberritik urrun.

 

Orrobia-itsasoan,

ilargiak dirdai:

gauak garden, atxonez

ematen du aznai.

 

Suarrosto usaitan,

eguratsa loa;

baso ertza mizkatzen

ari da itsasoa.

 

Eskudel gain etzanik,

ametsetan sorgor;

nire biotz barnera

atsegina dator.

 

Artean, ilargitan

argiune barna

nire adiskidea

dabil arat-ona.

 

Ta palmondo itzalpean

bera bada, leoi

bat, beraren inguru

datza eskurakoi.

 

© Iokin Zaitegi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko