A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAZTEAREN ERIOTZA
|
NEGUAN LORE Iokin Zaitegi , 1958
Nork sorterazten zaitu, bertso-berri labur? Olerkari zar onek barnean izotza... Agertu zeraneko, negu-lili, elur artean argitu zait erabat biotza.
Nor izan zaitekenez ezin dut igarri: aitaren magalpeko? umezurtz bakarra? Zerana zeralarik, ene baitan larri ezin egon naiteke, senide azkarra.
Nere bizitzarteko udamin beroa al duzu ernerazle guri eta bizkor? Datorken udaberri garden ta eroa aditzera ematen al didazu baikor?
Noruntz io, ezker-eskuin, edo, aintzin-gibel, zure berri izateko? Nik neuk ezin iakin. Lenaldia gogora oi datorkit goibel, ta geroa, gaupean, zeatz ikus ezin.
Nire izangoaren asikina ote zaitut, ala, damurik, ondakin mingotsa? Parrearen azkena, ala, poza date, lili, adierazten didazun abotsa?
© Iokin Zaitegi |
|