A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

APEXA ETA LOREA
      (1862)

AGUR HERRIARI
      (1862)

NERE ETXEA
      (1862)

NERE ETXEA
      (1862)

OKERTUAK BERE OKERTZAILEARI
      (1866)

ESKALDUNA
      (1867)

XORI BERRIKETARIA
      (1871)

LEHEN ETA ORAI
      (1879)

BIBA FRANTZIA!
      (1891)

LAU ANDREN BESTA (AMETS BAT)
      (1897)

LEHEN ETA ORAI
      (XIX. mendea)

URRUNDIK IKUSTEN DUT
      (XIX. mendea)

  literaturaren zubitegia  

 

GAZTE HILTZERAT DOANA

        Jean Baptiste Elizanburu , 1860

 

 

Hogoigarren urtera ari naiz hurbiltzen,

Eta nere oinetan tonba dut ikusten.

Ni zertako mundura etorria nintzen?

Ondikotz! ez sortzea neretzat hobe zen.

 

Sekulan zoriona zer den jakin gabe,

Ainitz dut nik lurrean izan atsekabe.

Lore sortu orduko histu baten pare,

Biziaren uztera guti naiz herabe.

 

Ez, ez, ez nau izitzen ez ni herioak,

Laster ken dezadala bizia Jainkoak!

Sehaskan galdu ditut nere burrasoak;

Zer diren ez dut jakin etxeko gozoak.

 

Aita ama maiteak, zertako mundutik

Zerura goan zineten ni hemen utzirik?

Ez dut nik mundu huntan izan sosegurik,

Ez baitut ezagutu amaren musurik.

 

Hamazazpi urtetan, zorigaitz dorpea!

Izar bat maitatu dut parerik gabea;

Aingeru bat zaiteken, zeruko umea;

Nere bihotz eritik juan darot bakea.

 

Nahiz, aingeru ona, ez duzun sekulan

Munduan jakin zenbat nik maite zintudan,

Urus zarenaz geroz Jaunaren oinetan,

Ez nezazula ahantz zure otoitzetan.

 

Anaia bat banuen haurra nintzelarik,

Soldado juan zen eta nik ez dut berririk:

Aita amekin dela ez daite dudarik,

Niri begira daude hirurak zerutik.

 

Ahituz banarama nere oinazeak,

Burrasoen aldera deitzen nau zorteak,

Nork ditu artatuko, ait'ama maiteak,

Zuen tonba gainean nik eman loreak?

 

Nere gorputz flakoa lurrerat orduko,

Nor ote da munduon nitaz oroituko?

Nere ehortz-lekura nor da hurbilduko?

Lore berririk ez da neretzat sortuko!

 

Mendian ur xirripa, harrien artean,

Auhen eta nigarrez jausten da bidean,

Izan nahi bailuke zelai ederrean...

Hala nere egunak badoaz lurrean.

 

© Jean Baptiste Elizanburu    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko