A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAZTE HILTZERAT DOANA
|
NERE ETXEA Jean Baptiste Elizanburu , 1862
Ikusten duzu goizian Argia hasten denian, Menditto baten gainian, Etxe ttipitto aintzin xuri bat, Lau haitz ondoren erdian, Xakur xuri bat atoan, Iturriņo bat aldian, Han bizi naiz ni bakian.
Nahiz ez den gaztelua, Maite dut nik sorlekua, Aiten aitek hautatua, Etxetik kanpo zait iduritzen Nonbeit naizela galdua, Nola han bainaiz sortua, Han utziko dut mundua, Galtzen ez badut zentzua.
Etxean ditut nereak, Akilo, haitzur, goldeak, Uztarri eta hedeak, Iazko bihiez ditut oraino Zoko guziak beteak, Nola iragan urteak Emaiten badu bertzeak Ez gaitu hilen goseak.
Landako hirur behiak Esnez hanpatu ditiak, Ahatxe eta ergiak Bi idi handi, kopeta zuri, Bizkar beltz, adar handiak, Zikiro, bildots guriak, Ahuntzak eta ardiak Nereak dire guziak.
Ez da munduan gizonik, Erregerik ez printzerik, Ni bezein urusa denik, Badut andrea, badut semea, Badut alaba ere nik, Osasun ona batetik, Ontasun aski bertzetik, Zer behar dut gehiago nik?
Goizean hasiz lanean, Arratsa heldu denean, Nagusi naiz mahainean, Giristino bat ona dut hartu, Nik emaztea hartzean, Ez du mehe egunean Sartuko ustegabean Xingar hezurrik eltzean.
Piarres ene semea, Nahiz oraino gaztea, Da mutiko bat ernea, Goizean goizik bazken erdira, Badarama artaldea, Segituz ene bidea, Nola baitu egitea, Ez du galduko etxea.
Ene alaba Kattalin, Bere hameka urtekin, Ongi doa amarekin: Begiak ditu, amak bezala, Zeru zola bezin urdin, Uste dut denborarekin, Oraiko itxurarekin Andre on bat dion egin.
Ez dugu behar lurrean, Ongi bizirik etxean, Utzi laguna gosean, Ez du beharrak sekulan jotzen Gure etxeko atean, Non ez duen mahainean, Otruntza ordu denean Leku bat gure aldean.
Ene andrea Maria, Ez da andre bat handia, Bainan emazte garbia, Irri batentzat badut etxean Nik behar dudan guzia, Gald' egiten dut grazia, Dudan bezala hasia, Akabatzeko bizia.
© Jean Baptiste Elizanburu |
|