A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
THE MAN I KNOW
|
MAITASUNEZKO ARKEOLOGIAK Maria Jose Kerejeta , 1988
Agian, ez litzateke gaizki egongo bere konplizitatea —ardoa nik ordainduta irabazi ondoren— eta pazientzia eskatuz, norbaiti kontatzea geltokiren bateko tabernan, heldu berriak eta beste norabait irtetzekotan gaudela, zure eskuen artean suntsitu nintzeneko istorioa, eta zure orduetatik, sentimenduen azti miresgarria; eta zein mirari harrigarri dela eta dagoen zure irribarre bat, hainbeste hilabeteren ondoren, gehiago irakurriko ez dugun liburu baten orrialdea markatuz. Itsas-aparrezko pipa zahar hura horituko zen honezkero tabakoz eta nikotinaz, beroaren beroz. Eta haren borobiltasuna ferekatzen duzunean ez zara iadanik nitaz oroituko, ezta urrundik ere.
© Maria Jose Kerejeta |
|