A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
MAITASUNEZKO ARKEOLOGIAK
|
THE MAN I KNOW Maria Jose Kerejeta , 1988
Gizon batek bere urratsetan egiten du atzera urrats eta bere burua berrezagutu nahiko luke hautsak jandako erretratu eta traje zaharren artean; bere burua berriro aurkitu nahiko luke baina agian ez du betiko infernua besterik aurkitzen. Neroni izan nintzen gizon hori.
Gizon bat trenera igotzen da eta begiez, hura bilatzen du leihoko kristal zikina zulatzen duten begirada guztien artean. Arratsaldea hotza da eta trena badoa... Burdinbidea, argiak, eta gero soroak. Eta dagoeneko dena mugitzen ari da eta dena mugitu da ezinbestean. Gizon hori ni nintzen.
Gizon bat Judas izan zen. Beste gizon batek berriz, gerrarako bidea hartu zuen, eta orduan bizi izan zuena izan da gerora beste edozein gizonen bidea, eta egun bateko ordu batean, berak inoiz amestu zituen eta bere beila guztietan amestu ahal izango lituzkeenez bestelakoan etxera itzultzean, ikusi zuen azkenean bere burua hutsik eta saldua. Ni hori izan nintzen eta izango naiz.
© Maria Jose Kerejeta |
|