A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
MAITASUNEZKO ARKEOLOGIAK
|
IGANDE EURITSUA Maria Jose Kerejeta , 1988
Lerro bat soilik jakiteko bakardadezko kafetegi galdu eta kezko arratsalde ezinbesteko bat, izan zela noizbait. Bi ahapaldi jarreraz aldatzeko, bi, ahazten saiatu eta ahazteko eta berriro munduan lehena izateko. Bi, jarraitzea beharrezkoa zen eta iadanik euriaren burni-agak aldendu gintuenekorako. Hiru hitz besterik ez beldurtzen gaituen asperraldiaren unerako, hiru hitz oroitarazteko aharrausi bat iragarpen bat dela, gutxi gora behera, eta zuk, liluraturik begiratzen duzun horrek jakinaren gainean egon beharko zenukela honezkero.
© Maria Jose Kerejeta |
|