A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ISPILURIK GABE DIHARDUT NIRE AURPEGIAREN BILA
|
LANBROA BAIONA TTIPIAN Mikel Ibarguren , 2002
Zure oroimena abesti zahar baten barruan bizi dela esaten badizut, ez da gezurra egia esatera. 1/2Ez nago etxean; nahi izanez gero utzi zure mezua bip-aren ondoren+ izan da utzi duzun azken arrastoa.
Zure ahoa dasta ezinean oheratzen naiz eta zure bisaia bustia noizbait ikusiko dudan ustearekin jaikitzen naiz egunero. Lanbroegi egiten du Baiona Ttipian. Kate berean doaz hemen pozak eta zorion ezak, behin-behinekotasunean maitatzeko aukera baino ez baitu ematen deserriak. Hurrago nahi zintuzket baina kale bitarte zabalegia da zure eta nire arteko hau.
Kare biziak ahazten ez gaituen arren, malda atzetik mende bete odoltsua badatorkigu ere, geure esku dago aitzina jarraitu ahal izateko bermea. Zuk jakin beharko zenuke nik baino hobeto: nire herriak muga egiten du zure deserriarekin, zure gogoak iparralderagoko atzerrietara narama nahitaez.
Maite zaitut, eta honek ez dauka zerikusirik semantikarekin.
© Mikel Ibarguren |
|