A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ISPILURIK GABE DIHARDUT NIRE AURPEGIAREN BILA
|
PENTSAMENDU BERRIAK Mikel Ibarguren , 2011
denok gaude geure garaien mende
eztul zaharrak eztarrian ditugula jaikiko gara hondartza hezeak ferekatzera ukatuko dizkiguten biharrak borrokatuko ditugu iragarpen guztien kontra ekinez bestelako norabideetara errendituko egun honek arrotz hartu arren
asteak akatsez beteta datoz hilabeteen orrietara beste nonbait sortu bagintez ere herri honetara ginen noizbait jaio begiak sortaldeari emanez
isilune guztien ibai ahotik bueltan gogoramen soilak ez digu ezer bermatuko ez digu ezer ziurtatuko iraganean gatibu egoteko bada
pentsamendu berriak ereiten ditugu orain eldarnioak sukartzen diren lekutik zubi azpiko graffitietan berotasunak gozaro ditzagun
minari aurpegia ezarriko diogu menturaz orbain guztiak ezagutuko beldurrak galarazi zigun guztia idatz dezagun berandu baino lehen
© Mikel Ibarguren |
|