A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ISPILURIK GABE DIHARDUT NIRE AURPEGIAREN BILA
|
ZIGARRO BELTZA Mikel Ibarguren , 2002
Itsumustuan izkiriatzen dizut denboran galdutako herri bazter honetatik. Hemen izan zinen berdantza-gauean.
Zutaz galdezka ibili dira hede zuriak atez ate, auto banalizatuak iritsi dira gero argi urdinen distiraz.
Ezetz esan diet, ez zaitudala ikusi, baina badakit arropak aldatu eta joan egin zarela.
Ezordua ageri da sukaldeko erlojuan, eta beste argazkiekin batera ikusi zaitut zuribeltzean zerrendatua.
Badakit hemen izan zarela; gaizki amatatutako zure ducadosa piztu eta eztul egin dut kontrako eztarritik.
© Mikel Ibarguren |
|