A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HILBERRIKO IZPIRITUA
|
IBAIAN BEHERA Pello Otxoteko , 2003
Bizikletan joaten den postaria nahi nuke izan eta izarren hautsa munduko barrunbe guztietan eman. Baina sarri askotan ateak itxiak daude eta alogerekoa lotan. Erruz itxaron behar atearen aurrean. Erruz itxaron behar bizitzaren horretan.
Errealitate hau itxaronaldia da, eta itxaronaldi honetan pausoka irekiz goaz gure begiak. Itxaronaldia bizitza honetan larritasun bilakatzen da,
larritasunezko ibai bizi eta aldakorrean. Asegaitz, ibaian goaz, igeriketa azkar eta gogorra itxaronaldi luzea besterik ez delarik, ur-jauzi bukaerakora garamatzan itxaronaldia.
Eta ur-jauziaren hurbilean hausturaren zirtek aurpegian jasorik ziurtatuko digute erorketaren bidea, altueraren luzera norainokoa den inoiz argitu gabe.
Bizikletan joaten den postaria gaur zaigu galdu eta izarren hautsa jada ezin da zabaldu. Ez ditugu gehiago ateak itxirik aurkituko
eta etxetiarrak itzarririk dira egongo. Erruz damutu behar luzaroan itxaroten. Erruz atsekabetu behar ezezagunaz galdetzen.
Esango al zenioke ur-jauzitik libratu eta lizar-hosto berdean zintzilikaturik geratu den ur-tantari, azkenean, nola edo hala, ur-jauzian doazen tanta guztien helmuga berbera izango duela?
Nolatan atxiki Eguzki izpiak? Nolatan eskegi lurrunaren hats berotan? Amets egin dezagun hego zabalik amets egin dezagun gogoz beterik, haizea dastatu argi pirrintan eta apaltasunaren soseguz printza bihurtu negu minean, arratsa den ibai erriberako alde honetan.
© Pello Otxoteko |
|