A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HAUTU TXIKIAK BIDEA EGITEN DU
|
ZURRUNBILOA Jon Benito , 2001
Zainak ireki eta memoriak sortutako polena amaitzen ez den sasitza erreka bazterretan inertziaz mugitzen diren liliak eta minez hazi zaizkigun gereziondoak
Alkandora loratuetan ehundegietako lorategi txikiak eta berezkoa ez den irribarrea bizirauteko beharrezko dugun libertate txiki hau babestera
Zainen azpian obsesioak aingurak erraietan goizeko izotza urtaro baten amaiera adierazten zainak lotzen gaituen lurrarentzat zainak lotzen gaituztenentzat
Ez ditugu alferrik basoak grabatu bularrean Behin hiltzen gara eta bitan
© Jon Benito |
|