A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ZURRUNBILOA
|
HAUTU TXIKIAK BIDEA EGITEN DU Jon Benito , 2001
Badira ordu batzuk noraezean gabiltzala erreferentzia guztiak galdu ditugu eta intuizioa dugu iparrorratz bakar baina ekibokatua
Etsi dugu ia apur bat hitz egin dugu zoriaz eta ezbeharraz Kontu sakonak bururatu zaizkigu antzinako batailez oroitu gara bibliografia zaharrak kontsultatzen diren eran eta begiak non bildu bilatzen egon gara Urdaila nekez eta bakardadez bete zaigu bidegurutzera iritsi arte
Bidegurutzean ohiko zalantzak Sua antzeman dugu aurrerago Argia
Egoera normal batean edonork ihes egingo luke sutatik Hemen ez orain ez Hautuak galera dakar beti berarekin Bide zuzenik ez da jada baina egina dugu bidea
Merkatuak salbu bidegurutzetan ezin da etxerik jaso ezin da beti bidegurutzean iraun
Aurrera egin ahala argia galdu dugu inon ez da kerik Ez diogu elkarri aitzakiarik jarri nahi izan ixilik goaz
Inoiz baino lurtarrago eta zurtzago sentitu gara
© Jon Benito |
|