A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ZURRUNBILOA
|
HAN DENA ERRAZAGOA DA BETI Jon Benito , 2001
Zerbait hautsi zaigu eta ez dakigu zer baina zerbait hautsi zaigu
Badakit hori bestelako hitzak dituzulako bestelako begiak eta behar ez den hizkuntza
Badakit zuk desiratutako guzia ezin eman dizudala Zerbait hautsi zaigu ez dakigu zer baina zerbait hautsi zaigu
Ez dakigu non ez dakigu zer baina zerbait hautsi zaigu
Ez dakigu udako euritan non aterpetu Zerbait hautsi zaigu
Ez da lorontzirik hautsi ez dira aireplanoak urperatu hariak eta uharte txikiak geratzen dira soilik baina guri beste zerbait ere hautsi zaigu beste zerbait lurperatu dugu
Badakit zer eskatu ahal dizudan badakit zer geratu den gugandik
Badakit zer geratu den gugandik bide berriei elkarrekin ekiteko
© Jon Benito |
|