ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ASPALDI HONETAN
      (1994)

ETXEORRATZEK
      (1994)

BIHAR EURIA EGITEN BADU
      (1994)

ZER ZOR DIEZAIOKET
      (1994)

KATUEN AUTOPSIA
      (2007)

NEKEA
      (2007)

ZALDIAREN BURUSI KISKALIA
      (2007)

KOADRO IZOZTU HONETATIK
      (2010)

ZIBILIZAZIOEN BISAIA DUTE
      (2010)

EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK
      (2010)

GERRA GARAIAK IZAN ZIREN BEZALA
      (2010)

GALDETU AL DIZU INORK NITAZ
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

KEAREN ANATOMIA

        Asier Serrano , 2007

 

 

Igande arratsaldekoak ziren gure batzarrak

kantoi anonimoen estolda sekretuak helbide

halakoak baikenituen hitz antzuen orduak

inongo irtenbidera ez zihoazenak

haatik zigarro eternoen keak

mintzo urduriz janzten zituen paretak

suge imajinarioak izpiritua oldartuko bailigun

dantza sentsualaren zentzurik ezean

 

Hamar bat izan ohi

ginen futbolari muzin egiten genionak

desorduetan hitz zopak eraikiz

iraultzaren hiztegi ofizial laburrari

aurrizkiak erantsiz

testu soziala zen geurea

inori inorena axola ez zitzaiona

 

Biharamunak lauso asperren eremuetan

belarriek sarrera-irteera dutelako direla bi

eta igandea larunbat bat aurrez badelako dela hits

eta besterik ez zitzaidan argi geratu

mundua konpondu gura genuen astetan

hori eta zure mihiaren mintzo harroa

nire ezpainetan irudika nezakeela

keak sorturiko suge-dantza bailitzan

besterik ez astelehen berrien plazerrerako

 

© Asier Serrano    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa