ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

INFINITUAREN ZATIAK
      (1999)

TXEKOSLOVAKIA
      (1999)

LARUNBAT ARRATSALDEA
      (1999)

BILBO
      (1999)

BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN
      (2005)

PENTSAMENDUAK NEGUKO LOREAK DIRA
      (2005)

BASURDE BURU DISEKATUAK
      (2005)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BELDURRAREN KAFEA

        Martin Etxeberria , 2005

 

 

Idazle handiak horrela zioen arren,

beldurrak ez gaitu hobeak egin.

Urdinagoak eta ilunagoak beharbada,

baina hobeak ez.

 

Kafeak bai,

kafeak lanera sartu arteko ordu erdia luzatu du.

 

Tarte hori, arratsalde txiki bat bihurtu du.

Eta pertsona hobeak egin gaitu.

 

Denda aurrean fruta saltzen duen andreak

egin gaitu hobeak,

bere aldamenetik pasatzean, beti bezala,

irribarre batez agurtu gaituenean.

 

Eta anaiaren eskutitzak,

eta zerutik karranka nekatuak eginez

gauean pasa diren antzarek,

eta parkean kieto mugitu ere egiten ez den zuhaitzak,

eta irratian ezustean jarri duten aspaldiko abestiak.

 

Horiek guztiek bai.

Horiek guztiek pertsona hobeak garela

sinistarazi digute,

pertsona hobeak egin gaituzte.

 

Beldurrak gogorragoak egin behar gintuen bizitzarako

eta samurragoak egin gara.

Zaildu egin behar gintuen, etenik gabeak bihurtu,

baina ez du lortu.

Ez dugu ezer ikasi.

Xumeak gara.

 

Eten horietan galdu baitzaigu begirada,

kafean,

fruta saltzailearengan,

paperean idatzitako hitzetan,

negutik ihesi doazen antzaretan,

itzalik ez duen zuhaitzean.

 

Beldurrik gabeko lekuetara alde egin dugu,

begi bat itxita, bestea irekita.

 

Gaueko antzarekin batera,

hegan goaz Afrikara.

 

© Martin Etxeberria    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa