ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

TXEKOSLOVAKIA
      (1999)

LARUNBAT ARRATSALDEA
      (1999)

BILBO
      (1999)

BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN
      (2005)

BELDURRAREN KAFEA
      (2005)

PENTSAMENDUAK NEGUKO LOREAK DIRA
      (2005)

BASURDE BURU DISEKATUAK
      (2005)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

INFINITUAREN ZATIAK

        Martin Etxeberria , 1999

 

 

Gaur katilu batez

maitemindu naiz.

 

Mahaiaren saihets batean

zegoen isilik,

apaldua,

nire ukalondo ezkerra

zaintzen balego bezala.

 

Mahaia laukizuzena eta marroia zen.

 

Ni mahai horren eskuinaldean

orri hori batzuetan idazten

ari nintzen,

karpeta arroxa ahul baten gainean.

 

Infinituaren zatiak

ikusi nituela

idazten ari nintzen.

Tuliparbolen atzamarrak

zeru urdinaren aurka.

 

Eta bitartean,

han zegoen

katilu txuri txikia

bere platertxo

eta bere koilaratxo zikinduarekin.

Ireki gabeko azukre koxkor

eta guzti.

 

Elkarri begira geratu gara.

 

Berak esan dizkidan egiak

ez dizkit zeruak esango.

 

Nire neurriko bokala da.

Nire katilu txuri txikia.

 

Ebaki batez hustu dut.

Nire maitasunaren

metaforarik onena.

 

Nire katilua.

 

© Martin Etxeberria    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa