A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ILHUNABARREZ
|
LILI BAT Jon Mirande , 1953
Loretan dago aspaldi huntan gure begien eder delarik, gure bihotzen gorotzak baitu ongarriztatu et' ernarazi.
Eder da... Haren hatsak, ordea, zithala ba du, herio-hazi: ilhuntzen ditu gogo argiak, ilhauntzen ditu argiak oro.
Hilherri-lili horren zithalak, hezur zaharren hautsak hazirik, erhanik ditu aiten leinuak eta zainhiltzen gaitu semeok...
Lili haur ene landetan ere aspaldi huntan ezin hila dut, nahiz Ipharrak astintzen duen, nahiz kiskailtzen duen Hegoiak...
Ai! goragotik ethorri-haizeek ailezate jo ene landetan et' eiharraraz «itxaropena» izena duen zithal-lili haur!
© Jon Mirande |
|