A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ILHUNABARREZ
|
AMSTERDAMEKO ORHOITZAPEN BAT Jon Mirande , 1959
Atzerri hontan nola ez laite ene gogoa enoa? Nepenthes ordez beharrik badut jaunen garagar arnoa: jasan ahala hurrupaturik Paristik hurrun banoa.
Lanhoak oro mozkor horailak barreiaturik ni baithan barneko soaz berriz dakusat sekul' ahantzi ez zaitan Amstel-ondoko hiri maitea zeinen lillura derraitan.
Amsterdameko kaletan gaindi berriz narama orhoitzak etxe naroak ikhusten ditut botz ixilaren egoitzak; betha litzake arima batek, han, bere aiho bakhoitzak.
Itsasontziek, lur guztiaren egin ondoren inguru zekarten portu Ipharrekorat Sorthaldearen leinhuru urbidetako ura, ordea, berde zen, eta ekhuru.
Baldin parketan bazen atseden lore goiztarren artean, lantegi eta bankhuetarat jende ariok joaitean zuten antz zintzo 'ta zentzatua, kalvindarrena zatean...
Kalvinismurik othe zen aldiz nengienean paseiu «karrika bero» hersietarik, ostatu eta bar theiu hetan maitharzun ez-ohituek ba zutelarik entseiu...?
Utzirik gibel eme bero 'ta gizon mozkorren multzoak, Nindabilano parketan, hurran haur goiz-loratu gozoak, ene zentzuak oi! ez ziraden kalvindar eta zintzoak...
Lore heietan, Bessie, gaur zutzaz bertzerik orhoit duta nik? Ez... zu bakharrik, irriņo batez ene altzoan etzanik, blue-jean gorritan gorputxo bera phereku-gose jadanik...
Guztia balitz ere gezur bat garagar arnoz sortua, zure orhoitzak daut populkatzen gaur Pariseko mortua, amets duela nire bihotzak Amsterdameko portua.
Zuri eskerrak, Amsterdam (edo jainko-edari onari) esperantza bat bihotzondoan athea joka zait ari: erdiz jostaka, benetan erdiz, bainan eztiki kantari!
Esperantza bat oraino denik ur berdearen kolore edo haur-eme baten soaren... ukhan dezala ondore nik baratzetan, behin, harzara biltzeko zenbait goiz-lore...!
Ipharraldeko Amsterdam hori, zor derauzkizut eskerrak utzi dautazun amets-ondoko esperantza so ederrak dauzkidalakotz are zohartzen gaur Pariseko bazterrak.
© Jon Mirande |
|