ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ILUNABARRA
      (1953)

KITTARRA
      (1953)

MAITASUNARI GORROTO
      (1953)

NORK DAKI?
      (1953)

GOGO-AMILA
      (1953)

EZTEN ATZOKOA
      (1953)

EURIA
      (1955)

OLERKARI
      (1955)

MISSISSIPPI IBAIKO LEGEA
      (1959)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BURU-ERROTA

        Nemesio Etxaniz , 1952

 

 

Ai, nere errota!

Buru-errota!

Milaka gogapen

dituk alkar joka.

Etxeak, etxeak, etxeak,

sorgin-tren iduri ieska:

gizonak, mendiak, ibaiak,

txakurrak... oro dituk kezka.

Dantza zoro batek arabil,

usu aldatuz jolas-neska.

 

Ai, nere errota!

Buru-errota!

Etengabea dek

ire ames-mina.

Urrutiko ibili, dirutza

errezak, bizitza arina,

aginte zabalak, jakintza

azkarra, dek ire irina:

erromeri nastu batean

gardosten abil ire grina.

 

Ai, nere errota!

Buru-errota!

Itzul da berritzul

inpernu batzarre:

gorroto, bekaitz, arrokeri,

lizunkeriak gorazarre:

gerra, eriotz, lapurretak,

gurpil biurriari arre!

Pekatuzko zurrunbiloan

itotzen nauk jolas ta parre

 

Ai, nere errota!

Buru-errota!

Nun dek ik atseden

artzeko etzana?

Gogapen, ames, pekatuak

sortzen, dek beti ire lana:

bizitza gorrotazi didak,

ikusiz ire gaitz-yorana.

Arnaska, itoka daramak

egonik gabeko edana.

 

Ai, nere errota!

Buru-errota!

Zeruan kakotu

bearreko inguma,

Jainko Beraren oinetara

jaso zak ire erresuma:

otoitz eta ilduraz oakit

eioaz birtute-bilguma:

zeruko irinez ogituta,

dezadan Jaunaren eskuma.

 

© Nemesio Etxaniz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa