ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BURU-ERROTA
      (1952)

ILUNABARRA
      (1953)

KITTARRA
      (1953)

MAITASUNARI GORROTO
      (1953)

NORK DAKI?
      (1953)

EZTEN ATZOKOA
      (1953)

EURIA
      (1955)

OLERKARI
      (1955)

MISSISSIPPI IBAIKO LEGEA
      (1959)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GOGO-AMILA

        Nemesio Etxaniz , 1953

 

 

Nere baitan nabil. Gogo-enparantzan,

ezpai ardaila det dantzan.

Ulermena det irakin:

gauzen muina nondik ote diteken jakin.

 

Gezur? Egi? Izate? Uste uts?...

Onenbeste galderaz buru kabia det zaputz.

Nagon! Nere begiak zer dakus?

Nigandik ate dagon mundua, noren eskuz

sartzen zait begi oean?

Zer kinema det, beti aldatzen barnean?

Zubi ezkutu bitartez, oro

atxi oi det arin; baina zer det idoro?

Nik ikuste uste dedana,

nigandik alde, ala ote da emana?

Ala, nere begiak inon ez dana,

sortzen ote dabiltz? Irudipen uts ote dana?

 

Maitasun! Gorroto! Poz! Iguina!...

Zaldi azkarrak aztal didate biotz muina.

Zer det adiskide? Zer etsai?

Zerk nauka maite dedanaren atezai?

Nork bultzatzen dit gogoa,

iguin dezadan nere etsaiaren alboa?

 

Badu pozak iturria:

baina maiz etetzen zait aria.

Saminak, etxe zabala:

atseginak, berriz, oso mea du azala.

 

Nora noa? Adimen zurrunbiloan, zorabio det.

Garunetan naspil.

Ezpai... Zalantza... Ote-ka naiz murgil.

Nere egazkina, egoak autsita, gogo leizean zait amil.

 

© Nemesio Etxaniz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa