ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BURU-ERROTA
      (1952)

ILUNABARRA
      (1953)

KITTARRA
      (1953)

MAITASUNARI GORROTO
      (1953)

NORK DAKI?
      (1953)

GOGO-AMILA
      (1953)

EZTEN ATZOKOA
      (1953)

EURIA
      (1955)

OLERKARI
      (1955)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

MISSISSIPPI IBAIKO LEGEA

        Nemesio Etxaniz , 1959

 

 

Mississippi, zuk gordetzen dezu

langile beltzen izerdia;

zure ur nastu oriek dariote

Aprikako kutsu ta usaia.

Jo ta jo, etengabe,

bururikan jasotzeke,

langile beltza ari da

nagusi zurien mende.

 

Mississippi, Ameriketako

beltzen neke gorri astuna;

au da zure urak daramaten

negarrezko doinu iluna.

 

Euri ta aterri, beti neketan;

langile beltza izerdi-patsetan,

lanean urkatzen ibai-ertzetan.

Nagusi zuriak,

zorrotz begiak,

aien gain daude,

gau t'egun erne,

zigorra astinduz

errukirik gabe.

 

Langile errukarri,

lanean zintzo asi adi.

Ai! bestela, or dek

zurien zigor

minbera ori.

 

Au da langile beltzen aidea:

bizkarra makur, beti nekea,

Mississippiko zurien legea.

 

© Nemesio Etxaniz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa