ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BURU-ERROTA
      (1952)

ILUNABARRA
      (1953)

KITTARRA
      (1953)

MAITASUNARI GORROTO
      (1953)

NORK DAKI?
      (1953)

GOGO-AMILA
      (1953)

EZTEN ATZOKOA
      (1953)

EURIA
      (1955)

MISSISSIPPI IBAIKO LEGEA
      (1959)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

OLERKARI

        Nemesio Etxaniz , 1955

 

 

Olerkari naizala, lagunak diote.

Sinisten ez da errez burua galtzeke.

Lerro labur batzuek idazten badakit:

ta aiek, besterik gabe, liluratzen zaizkit.

 

Baina jarrai dezagun komeri onetan:

gozo baitek egunak urtzea amesetan.

Onela lerro txikiz idazten darraiket,

lagunik inguruan txalo joka baitet.

 

Olerkari izatea ez dek adur ona:

gosea oi dek, agitz, oien otamena.

Bear gorrien mende bizi izan ondoren,

ezak obitegira dizkik eramaten.

 

Burutapen auetan azoka nuala,

ateratzen asi nauk olerki ezpala.

Olerkari ta aberats ez omen ditekek;

dirua aiengandik, nunbait, iesi dek.

Ilda gero besteak jaso oi diate

aien lanak ekarri oi duten garite.

 

Oraintxe zalantzan nauk egia ote dan

olerkari naizala. Aspaldi onetan

dirua etsai diat. Baina gauden ontan:

ia gure lanekin norbait gizentzen dan.

 

© Nemesio Etxaniz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa