A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BURU-ERROTA
      (1952)

KITTARRA
      (1953)

MAITASUNARI GORROTO
      (1953)

NORK DAKI?
      (1953)

GOGO-AMILA
      (1953)

EZTEN ATZOKOA
      (1953)

EURIA
      (1955)

OLERKARI
      (1955)

MISSISSIPPI IBAIKO LEGEA
      (1959)

  literaturaren zubitegia  

 

ILUNABARRA

        Nemesio Etxaniz , 1953

 

 

Etzekinat zer duan

ilunabarrak.

Ezkuturen bat

gordea badin

laino gorrixken arrebak.

 

Atsaldearen negarra!

Zerua, auzpez dagon

katilu barrua,

argi intziritan

zioan galdua.

Ta ni, aren aurrean,

laino lits bat naun,

beltzean urtua.

 

Utzion arratsari

estaltzen mundua.

Biotzak negar egiteko,

naiago din ezkutua.

 

© Nemesio Etxaniz    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko